ALKATEAREKIN BILERA 2021/12/21
1.- Katenariaren zutoinak.
Udalak ez zeukan aldaketaren berri. Udal teknikariak ETSkoekin harremanetan jarri dira aldaketaren arrazoiak eskatzeko. ETS-k erantzun du aldatuko dituztela bi aukera emanez:
1.- Zutabe berdinak ipar aldera pasa, proiektoan bezala.
2.- Zutabe txikiagoak jarri baino bi aldetatik, lehen zeudenak baino meheagoak.
Gure ustez proiektoan azaltzen den arabera jarri behar direla esaten diogu. Alkateak esaten du bihar bertan ETSkoei esango diela. Esaten du aldaketa otsailean egingo dela.
Hurrengo goizean ETS-k bidalitako idatzia pasatzen digu non adierazten den zutoinen aldaketa obrak bukatzen direnean egingo dela (2 urte inguru).
2.- Zaratak eta bibrazioak.
Egiten dizkiogun azalpen eta galderak:
- Gaur egun ez da zaraten legea betetzen
- Trenbide bikoizketa egiterakoan, bibrazioen azterketa egin da?
- Zaratak eta bibrazioak ekiditeko hartutako neurrien kontrola eramaten da?
Erantzuten digu azterketa horiek ETS-k egin behar dituela eta orain egiten ari omen da.
Baita ere azaltzen du Udalak ere herriko zaraten mapa eginda duela.
Baita ere esaten digu eskaera hauek denak hobe ditugula zuzenean idatziz ETSri egin eta erantzungo digutela.
3.- Trenen zirkulazio bidea etxeetatik urruntzea.
Gai honi buruz azaltzen du buru belarri ari dela Hegoaldeko azpi pasabidearen proiektoa prestatzen. Bere asmoa da ETSri proposatzea Hegoaldeko azpi pasabidea eta honekinbatera bi errailak ipar aldera eramatea. Honekin bi estazioak bi errailekin lotuta geratuko lirateke bainan etxeetatik gaur baino urrunago. Urtarrilaren hasieran herritarrei azalduko omen digu proposamena eta ados bagaude ETSri aurkeztu. Bere esanetan lehen hiruhilekoan trazadu berria definituta geratuko litzatekegero aurrera eramateko.
4.- Trenbidea lurperatzea.
Azaltzen diogu gure ustez behin betiko konponbidea trena lurperatzea dela eta ia nola dagoen gai hori.
Erantzuten digu Hiri antolamentuaren Plan Orokorrean sartu beharko litzatekela. Azkenekoa 2008koa denez berritu egin beharko litzatekela eta hori hurrengo agintaldian egin beharko dela gero ejekutatzen joateko.