Alkateak aurkezpena egiten du:
- 2021eko ekainean udalak pasabidea egiteko hiru aukera aurkeztu zituen herritarren aurrean beraien iritziak jasotzeko
- Iraila arte publikoaren aurrean egon ziren eta iradokizunak jaso eta gero 3. aukera onartu zen.
- Honen berri udaleko web orrian daukagu: https://www.zarautz.eus/eu/-/hegoalden-azpibidea-?inheritRedirect=true
- Bere asmoa da proposamen hau ETSri eramatea eta proposatzea egin behar den pasabideko plataforma bi errailentzako prestatzea eta trenak ibiltzeko erraila ipar aldekoa izatea, Iñurritzatik eta Estaziotik datortzenak bezala.
- ETSri bidaliko diote proposamena eta beraien erantzunak esango digu ia tren pasoa ipar alderago eramatea posible den ala ez.
Proiektoaren berri ASMATU enpresako ijenieroek ematen dute:
- Azpiko tunelaren zabalera 6 metrokoa izango da
- Bizikletak eta oinezkoak pasatzeko nahiko leku izango da bainan ez dute bidegorri bezala marraztuko, lehentasuna oinezkoei emateko.
- Lapurdi kaletik datorren bidegorria azpibidearekin txertatzen denean arrisku puntua sortzen da. Jesusek ohartarazi die honi buruz eta proiektoa egitarako orduan kontuan izango dutela esan dute.
- Azpibidea egiteko ez dute ohiko modura egingo, zanja ireki eta gero tapatu, baizik eta tunela kanpoan egingo dut, aparkalekuan, eta gero katu hidraulikoen bidez trenbide azpitik pasako dute. Honela lur mugimendu gutxiago izango da, auzotarrentzat endredo gutxiago, etxeetarako arrisku gutxiago eta obrak ere laburragoak.
- Orain dauden bi ilera aparkaleku galduko lirateke (16-20 inguru?). Lapurdi kaleko aparkalekuak aprobetxatu ahalko lirateke pasabidea dagoenez.
- Obren kostua 1,3 miloi €-tan estimatzen dute
Proiektua gauzatzeko egin beharreko pausoak azaltzen ditu alkateak:
- ETSren erantzuna pentsatzen dute 2 bat hilabeten izatea.
- Onartu ezkero Udal honek proiekto basikoa enkargatuko luke hurrengo legealdian proiektoa egin eta ejekutatzeko.
- EAJ horretara konprometitzen da. Hurrengo agintaldia beste alderdiren batek badu, hoien esku geratuko litzateke aurrera egin ala ez.
- Proiektoa egiten 6 hilabete beharko lituzkete, obran lizitazioa egin, eta obrak egiten beste 30 aste.
- Proiektua eta obrak 100% udalak ordaiduko lituzke, ETS-k xoxik jarri gabe.
Ulertuta daukagunez, 2 errail egingo dira. Hegoalekoa, orain bezela trena eta merkantziak pasatzeko, eta iparraldekoa tipo "estacionamiento o aparcadero"... hori da guri eman diguten azalpen balara. Zerbait gehiago jakitean, adieraziko dugu. Mila esker!